Fork me on GitHub

QupZilla-ri Buruz

QupZilla QtWebEngine nabigatzaile berri eta oso azkar bat da. Plataforma nagusi guztietan eskuragarria izateko helburua duen web nabigatzaile arin bat da. Egitasmo hau jatorrian heziketa asmoekin abiatu zen. Baina bere hasieratik, QupZilla ezaugarrietan-aberatsa den nabigatzailea izatera igaro da.

QupZillak web nabigatzaile batengandik itxaron ditzakezun eginkizun estandar guztiak ditu. Lastermarkak, historia (biak baita albobarran) eta hegatsak. Horrez gain, berez gaituta duen iragarki blokeatzaile bat du barnebildutako AdBlock pluginarekin.

Historia

QupZilla-ren lehen bertsioa 2010-eko abenduan argitaratu zen eta Python-en idatzia zen PyQt4 liburutegiekin. Bertsio batzuk geroago, QupZilla osorik berridatzi zen C++ kodean Qt Frameworka erabiliz. QupZilla-ren Windows bertsioa MingW erabiliz bildu zen, baina Flash-ekin zegoen arazo handi bategaitik, orain Microsoft Visual C++ Compiler 2008-rekin biltzen da. Lehen argitalpen publikoa 1.0.0-b4 izan zen.

2.0 bertsiotik aurrera, QupZillak QtWebKit erabiltzen du. QtWebKit orain zaharkituta dago eta bertsio berriek orain QtWebEngine erabiltzen dute.

Nork sortu du QupZilla?

David Rosca (nowrep)
Egitasmoaren jabea eta garatzaile nagusia
Txekiako Teknologia Unibertsitateko ikaslea
IRC: nowrep (irc.freenode.net)
E-mail: nowrep at gmail dot com
Jabber/XMPP: drosca@kdetalk.net

Kodeaz gain, beste batzuek itzulpenak eginez edo QupZilla sostengatuz egin dute beren ekarpena. Laguntzaileen zerrenda osoa hemen [at github] aurkitu daiteke.
#qupzilla IRC kanalera ere batu zaitezke irc.freenode.net-en QupZillako inguruko jendearekin txateatzeko.